BURDIN MENDIA
Minak, 1500.urteaz gero ustiatu ziren. Hasieran, burdina lur azaletik ateratzen zuten, galeriarik egin gabe. Burdin garbia zen. Azalekoa bukatu zenean, barrura jotzen hasi ziren.
Ingelesak iritsi zirenean, minetako jabe egin eta hainbat berrikuntza ekarri zituzten. Harri edo haitzean dinamita sartzen zuten, hori lehertu araziz, budina lortzeko.
Baina burdina, beste mineral batzuekin nahastuta zetorren, tarteka berunarekin ere.
Burdina beste mineraletatik bereizteko, kiskaltzeko labeak eraiki zituzten. Bertan, ikatza eta burdin nahastua erretzen zituzten. Mila gradutan lortzen zuten burdina bereiztea. Baina, labeak gehiegi berotuz gero, lehertzeko arriskua izaten zuten. Horregatik, kable lodi batzuekin inguratzen zituzten, gerriko modura.
Burdin garbia burdin olatara garraiatzen zuten. Han burdinari formak emanez, burdinazko tresnak lortzen zituzten.
Burdina garraiatzeko, hasieran, astoz egiten zuten eta ondoren, herresta bidez baliatzen ziren edota kable sistema teleferiko modura ziztzilikaturik zihoazen burdinazko baldeak erabiltzen zituzten. Baldean burdina jaisten zen eta bueltan, ikatzez kargaturik etortzen zen.
Ondoren, alemaniarrak izan ziren mina hauen jabe.
Hauek, gerrarako beruna ateratzen zuten, balak egiteko. Teleferikoa ere Ormaiztegiraino eraman zuten. Zergatik? Ba, han, trenbidea zegoelako, eta trenez, burdina Pasaiaraino , hau da, itsasoraino heldu arazten zuten., gero, itsasontziz, Ingalaterrara edo Alemaniara eramateko.
Ezaguna egiten al zaizue, gure inguruan dugun Pagoeta-Agorregi eta Mollarrin gerta zitekeenarekin?
Gerra amaitzean, Alemanak alde egin zuten eta minaren jabetza Patricio Etxeberriaren eskutan geratu zen.
Garai haietan, Zerainen 500 bat biztanle bizi ziren, inoiz izan duen biztanle kopuru handiena. Badakizue, burdin mendin zenbat bolatoki zeuden? Ba hamalau.
Zerainadarrak, berez nekariak ziren, baina neguan denbora librea izaten zutenez, meategian lanean jarduten zuten, diru pixka bat irabazteko.
Baina, Zeraingo biztanle guztiak ez ziren meategira joaten. Guk dakigunez, behintzat, herriko bi anaiek zerrategi bat eraiki zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario