ERLEZAINTZA
Eugenio erlezainak hau kontatu zigun:
Erleak ez dira denak berdinak, 3 mota daude: erregina, langileak eta alperrak. Erregina, bakarrik bat egoten da taldean eta besteak baino handiagoa da; langileak emeak dira eta janaria ekartzen dutenak; alperrak arrak dira, erregina ernaltzen dutenak.
Erle langileek loreetan aurkitzen dute janaria. Lorearen bueltan ibiliz hautsa (polena) xurgatzen dute eta hankan duten poltsa batean bildu eta etxera (erlauntzera) eramaten dute. Erlauntzetan gelatxoak dituzte eta han sartzen dute polena. Ura ere ekartzen dute eta polenarekin nahastuz nektarra egiten da. Erleak nektarrarekin elikatzen dira. Urtsua da, baina lehortzen denean eztia bihurtzen da. Eztia lodia eta goxoa da.
Erreginak jartzen ditu arrautzak, gelatxoetan egoten dira eta hauen inguruan erleek ekarritako janaria egoten da. Arrautza hauetatik jaiotzen dira erleak, baita ere erreginak, eta bat baino gehiago. Erlauntza batean erregina bakarra egoten denez, beste bat jaiotzen denean, borrokan egiten dute eta batak bestea hil edo etxetik bidaltzen du.
Gaur egun gizakiak zaintzen ditu erleak bestela ezin dira bizi erasotzaileak dituztelako. Adibidez: bat, orain dela 20 urte etorritako mozorro bat. Kalte handia egiten die, honen eraginez kumeak elbarri jaiotzen direlako. Bestea, orain dela gutxi etorritako liztor bat. Erleak eraso eta akatu egiten ditu.
Erleak behar beharrezkoak dira:
Beraiek ematen dizkigutelako eztia, polena, jalea… baita ere argizaria, adibidez, kandelak egiteko.
Eta polinizazio lan handia egiten dutelako. Polinizazioak naturaren orekan garrantzi handia dauka. Landareek, beren loreen bidez, erleak erakartzen dituzte. Erlea lorera joaten denean, gorputzeko ileetan polena itsasten zaio eta hurrengo lorera doanean aurreko lorearen polena askatzen zaio. Horrela, lorez lore dabilen erleak loreak ernaltzen ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario