2011/12/01

KARTZELA



KARTZELA

Zerainen kartzela bat dago. Orain dela 300 urte zeraindarrek udaletxea eraiki zuten. Garai hartan udaletxea eraikitzeko abereentzat ikuilua, labea, ostatua eta kartzela eduki behar zituen.

Kartzela honek horma lodiak ditu, eta presoak lotuta edukitzeko zepoa eta kate sendoak ditu.

Kartzelara preso ezberdinak eramaten zituzten:

- Lapurrak edo mozkorrak. Hauek egun gutxiko zigorra

betetzen zuten.

- Kontrabandistak eta horrelakoak. Hauek zigor gogorrak eta luzeak zituzten eta itsasoko galeretara eramaten zituzten. Zeraingo kartzela pasokoa zenez, bertan pasatzen zuten gaua.

- Meategietan lan egitera ekarritako 26 preso ere egon ziren Zeraingo kartzelan. Meategietan lanik gogorrenak egin behar izaten zituzten.

Kartzela barruan presoak bi modutan egoten ziren:

- Preso arriskutsuenak, hormari lotuta edo zepoan harrapatuta, lurrean etzanda egoten ziren, pixa, kaka… dena lurrean etzanda egiten zuten.

- Badago sarde moduko bat ere, paretari lotuta zeuden presoei lepo parean jartzeko.

- Preso ez arriskutsuak ez zituzten lotzen.

Gipuzkoan oso osorik geratzen den garai hartako kartzela bakarra da Zeraingoa.

2011/11/28

AGORREGIRA IRTEERA




Atzo Agorregira joan ginen Ana, Julen, Jon eta Maren.

Agorregi Aian dago. Mailu erraldoia ikusi genuen. Mailua errota batez mugitzen zen eta errota hori goitik erortzen zen ur txorrota batez mugitzen zen.

HOdei errekara erori zen eta negarrez hasi zen kolpea ere hartu zuelako.

Bidetik txakur pila bat ikusi genituen adibidez pastor aleman, perro saltxitxa, San Bernardo, Boxer eta Eskubidubiduren antzekoa. Lertxuna ere ikusi genuen.

Oso ondo pasa genuen denok!

2011/11/22

ZERAIN


Ongi etorri denori!

Badakizue joan den astean 3. eta 4. mailakoak Zerainera joan ginela 3 egunetarako.

Gaur han ikusitakoa eta ikasitakoa zuei aurkeztuko dizuegu.

Ea gustatzen zaizuen!

Zeraindarrek hondamendian zegoen historia eta herria berreskuratu nahi izan dute: burni mendiko labeak konpondu dituzte, kartzela ere, lantresnak berreskuratu dituzte…

Hasteko azalduko dizuegu non dagoen Zerain.

Zerain Gipuzkoako herri txiki bat da, gutxi gora behera 200 biztanle ditu. Goierri eskualdean dago. Goierri gure eskualdearen, Urola Kostaren, hegoaldean dago eta mugakide dugu.

Oriotik Zerainera joateko ordubete baino gutxiago behar da.

Hau da egin genuen ibilbidea, justu Oria ibaiak egiten duen kontrako bidea: Oriotik, Lasartera, Tolosa, Beasain, Segura eta hor, guk Oria utzi (Zegamatik bait dator) eta Zerain aldeko bidea hartu genuen.

Orain besteok kontatuko dizue ikusitakoa: Burni mendia, Zerrategi, Eugenio erlezainaren azalpenak, ogia nola egin eta bertako labea, kartzelako kontuak eta herriko kondaira txiki bat.

...


Hau izan da guztia. Guzti hau Zeraindarrek AUZOLANEAN berreskuratu dute, muxu truk, herritarrak elkarrekin lan eginez. Horrela lortu dute bertako artzain eta baserritarrak aurrera egitea eta herrian bizitzeko zerbitzuak sortzea: denda, haur eskola, musika eskola...

GUZTIA HERRIAK BIZIRIK IRAUTEKO.

Irtetzean nahi duzuenak hilaran jarri eta ezti goxoa dastatuko duzue.

ERLEZAINTZA

ERLEZAINTZA

Eugenio erlezainak hau kontatu zigun:

Erleak ez dira denak berdinak, 3 mota daude: erregina, langileak eta alperrak. Erregina, bakarrik bat egoten da taldean eta besteak baino handiagoa da; langileak emeak dira eta janaria ekartzen dutenak; alperrak arrak dira, erregina ernaltzen dutenak.

Erle langileek loreetan aurkitzen dute janaria. Lorearen bueltan ibiliz hautsa (polena) xurgatzen dute eta hankan duten poltsa batean bildu eta etxera (erlauntzera) eramaten dute. Erlauntzetan gelatxoak dituzte eta han sartzen dute polena. Ura ere ekartzen dute eta polenarekin nahastuz nektarra egiten da. Erleak nektarrarekin elikatzen dira. Urtsua da, baina lehortzen denean eztia bihurtzen da. Eztia lodia eta goxoa da.

Erreginak jartzen ditu arrautzak, gelatxoetan egoten dira eta hauen inguruan erleek ekarritako janaria egoten da. Arrautza hauetatik jaiotzen dira erleak, baita ere erreginak, eta bat baino gehiago. Erlauntza batean erregina bakarra egoten denez, beste bat jaiotzen denean, borrokan egiten dute eta batak bestea hil edo etxetik bidaltzen du.

Gaur egun gizakiak zaintzen ditu erleak bestela ezin dira bizi erasotzaileak dituztelako. Adibidez: bat, orain dela 20 urte etorritako mozorro bat. Kalte handia egiten die, honen eraginez kumeak elbarri jaiotzen direlako. Bestea, orain dela gutxi etorritako liztor bat. Erleak eraso eta akatu egiten ditu.

Erleak behar beharrezkoak dira:

Beraiek ematen dizkigutelako eztia, polena, jalea… baita ere argizaria, adibidez, kandelak egiteko.

Eta polinizazio lan handia egiten dutelako. Polinizazioak naturaren orekan garrantzi handia dauka. Landareek, beren loreen bidez, erleak erakartzen dituzte. Erlea lorera joaten denean, gorputzeko ileetan polena itsasten zaio eta hurrengo lorera doanean aurreko lorearen polena askatzen zaio. Horrela, lorez lore dabilen erleak loreak ernaltzen ditu.

2011/11/18

TXORITEGIKO HAITZA


TXORITEGIKO HAITZA

Bada jentilei buruzko kondaira bat. Aizkorri eta Aralar Zerain inguruko mendiak dira.

Ba, kondairak dionez, Aizkorrik Aralarri inbidia omen zion oso berdea zelako. Bertan bizi ziren Jentilen artean ba omen zegoen bat besteak baino indartsuagoa, Sanson izenekoa. Honek haitzak botaz-botaz sortu omen zen Txindoki.

Behin behi gorotzarekin irristatu eta haitz bat Zerainen erori omen zen. Haitz honek erdialdean badu zulo bat eta hor arranoak egoten dira. Horregatik bertakoek Txoiteiko Aitze deitzen diote.

TORRETXEA


TORRE ETXEA

Euskal Herriko hainbat tokitan bezala Zeraingo plazan ere Torre Etxea dago. Bertan jauntxoak bizi ziren.

Handik dena ikusten zuten, baita erregea noiz pasatzen zen

Torre Etxe honetatik Segurako inguruak ere ikusten direnez zelatan egoten ziren eta etsaiak bazetozela ikusten zituztenean beren armak hartu eta laguntzera joaten ziren.

LABEA


LABEA

Zeraindarrek labea herritarrek erabiltzeko egin zuten elizatik gertu ia plaza bertan. 2 edo 3 egun aurretik piztu behar izaten zen pixka bat goxatzeko ogia sartu aurretik. Paretak adreiluzkoak eta azpia harrizkoa du, biak ondo gordetzen dutelako beroa ( garai batean ohea berotzeko ere adreilua berotu eta manta azpian sartzen zen).


Nola berotzen zuten labea?

Egurra labe barruan sartu eta erretzen uzten zen. Erretzean kanpora atera eta garbitu egiten zen. Behin eta berriro labeak nahiko tenperatura hartu arte. Orduan ahal zen orea sartu eta ogia erre.


Lehen askotan ogia erabiltzen zuten ordainketak egiteko, diru modura. Gari irinez egindako ogia artoarekin egindakoa baino preziatuagoa izaten zen.


Guk ere ogia egin genuen. Horretarako irina eta gatza nahastu genituen. Ondoren legamia nahastu eta oreari erdi aldean zulo bat egin genion. Baso laurden ur bota genion. Dena nahastu eta zapi batekin estalita, 15 bat minutuz, handitzen utzi genuen. Eta prest labean erretzeko!

Ñam, ñam, ze goxoa!

2011/11/17

BURNI MENDIA


BURDIN MENDIA

Minak, 1500.urteaz gero ustiatu ziren. Hasieran, burdina lur azaletik ateratzen zuten, galeriarik egin gabe. Burdin garbia zen. Azalekoa bukatu zenean, barrura jotzen hasi ziren.

Ingelesak iritsi zirenean, minetako jabe egin eta hainbat berrikuntza ekarri zituzten. Harri edo haitzean dinamita sartzen zuten, hori lehertu araziz, budina lortzeko.

Baina burdina, beste mineral batzuekin nahastuta zetorren, tarteka berunarekin ere.

Burdina beste mineraletatik bereizteko, kiskaltzeko labeak eraiki zituzten. Bertan, ikatza eta burdin nahastua erretzen zituzten. Mila gradutan lortzen zuten burdina bereiztea. Baina, labeak gehiegi berotuz gero, lehertzeko arriskua izaten zuten. Horregatik, kable lodi batzuekin inguratzen zituzten, gerriko modura.

Burdin garbia burdin olatara garraiatzen zuten. Han burdinari formak emanez, burdinazko tresnak lortzen zituzten.

Burdina garraiatzeko, hasieran, astoz egiten zuten eta ondoren, herresta bidez baliatzen ziren edota kable sistema teleferiko modura ziztzilikaturik zihoazen burdinazko baldeak erabiltzen zituzten. Baldean burdina jaisten zen eta bueltan, ikatzez kargaturik etortzen zen.

Ondoren, alemaniarrak izan ziren mina hauen jabe.

Hauek, gerrarako beruna ateratzen zuten, balak egiteko. Teleferikoa ere Ormaiztegiraino eraman zuten. Zergatik? Ba, han, trenbidea zegoelako, eta trenez, burdina Pasaiaraino , hau da, itsasoraino heldu arazten zuten., gero, itsasontziz, Ingalaterrara edo Alemaniara eramateko.

Ezaguna egiten al zaizue, gure inguruan dugun Pagoeta-Agorregi eta Mollarrin gerta zitekeenarekin?

Gerra amaitzean, Alemanak alde egin zuten eta minaren jabetza Patricio Etxeberriaren eskutan geratu zen.

Garai haietan, Zerainen 500 bat biztanle bizi ziren, inoiz izan duen biztanle kopuru handiena. Badakizue, burdin mendin zenbat bolatoki zeuden? Ba hamalau.

Zerainadarrak, berez nekariak ziren, baina neguan denbora librea izaten zutenez, meategian lanean jarduten zuten, diru pixka bat irabazteko.

Baina, Zeraingo biztanle guztiak ez ziren meategira joaten. Guk dakigunez, behintzat, herriko bi anaiek zerrategi bat eraiki zuten.

2011/11/08

ZERRATEGIA

Udan nahiko lan izaten zen soroetan eta baserri inguruan, baina neguan lana gutxitzen zitzaienean diru pixka bat irabazteko batzuk minetara joaten ziren. Alustizatar 2 anaiei zerrategia jartzea bururatu zitzaien.

Horretarako uraren indarra aprobetxatu zuten. Errekako ura kanal batetik bideratu zuten zerrategi gainetik. Kanaletik zetorren uraren pasoa irekiz gero urak errota txiki bat bultza arazten zuen. Errota honek 2 lan egiten zituen:

-Alde batetik turbina bat jartzen zuen martxan uraren indarra argindarra bihurtuz. Honela argitzen zuten zerrategia bonbila kaxkar batekin eta baita ere 100 metrotara zegoen baserria. Argia itzaltzeko aldiko zerrategira joan behar izaten zuten. Orduan bururatu zitzaien soka luze batez lotzea uraren pasoa eta etxetik tira eginez itxi ahal izatea.

- Beste aldetik urak martxan jarritako errotak era berean ardatz bat mugi arazten zuen eta honek hainbat lan burutzeko tresnak mugi arazten zituen.

2011/05/30

LIP DUB!!! :)

Orioko Zaragueta Eskolako 6.mailako 5 haurren gidaritzapean egindako lip dub-a da honakoa. Esan beharra dago, parte hartzaile guztiei esker lortu dugula, beraz, MILA ESKER PARTE HARTU DEZUTENOI!!!

2011/05/10


Zaraguetako ikasleak gara bertso eta kantuan ondo pasatzera etorriak gara egun berezi honetan lanak bukatuta maila gaindituta oporren atarian hondatzara joan eta umoretxu ikusiko gara han, hondatzara joan eta umoretxu ikusiko gara han.
Zaraguetako festa eguna zatoz eta ospatu Zaraguetako neska mutilak antzerki, dantza eta kantu.
Gaurko egun hontan urtero bezala badoa festa aurrera ikasle guztion aita eta amak denak pozik batera maisu eta maistrak gustora omen daude ikusita gure jarrera gure lan guztiak bukatu ta gero bagoaz gau etxera, gure lan guztiak bukatu ta gero bagoaz gaur etxera.
Zaraguetako festa eguna zatoz eta ospatu Zaraguetako neska mutilak antzerki, dantza eta kantu,Zaraguetako festa eguna zatoz eta ospatu Zaraguetako neska mutilak antzerki, dantza eta

http://www.goear.com/listen/82d9e2b/zaraguetako-kanta-imanol-urkizu

2011/04/05

2011/04/04

ESKALADA


Kaixo ni Julen naiz. Pio Barojako eskalada kontatuko dizuet. Gabonak baino lehenago Orioko rokodromora joan ginen eta ondo pasa nuen gora eta behera. Hain ondo pasa genuenez, otsailaren 1 ean Pio barojako rokodromora joan ginen. Bi begirale zeuden Jon eta Aitor eta erakutsi zigun soka arnesean nola lotzen zen. Momentu batzuetan beldurra ematen zuen 6 metroko eskailera batetikbota ginalako.

2011/03/29

CRISTIANO RONALDO
Cristiano Ronaldo oso jokalari ona da baino batzuek Cristiano txulo bat dala esaten dute.Baino ez da horrela ,ez nere ustez behintzat! Arroa da baina oso ona futbolean. Ez dakit nola den pertsona bazala. Jokalari portugaldarra da eta aurrelari postuan aritzen da. Portugaleko futbol selekzio nazionalarekin internazionala da. 2008an Urrezko bota saria irabazi zuen denboraldi hortan Europako futbol ligen artean gol gehien sartu zuen jokalaria izateagatik. 2008an ere Urrezko Baloia saria irabazi zuen.



2009ko ekainaren 11- an Manchester United futbol taldeak Real Madridek egindako 80 milioi liberako(94 milioi euro) eskaintza onartu zuen Cristiano Ronaldoaren etorkizuna negoziatzeko.

Barria

Orain dela 3 hilabete Barria izeneko leku batera joan ginen. Han monjak hilda eta hilobietan lurperatuta zeuden. Lehenengo egunetan hilobiak beldur asko ematen zuten eta hilobiak zeuden tokitik pasatzea beldur piskabat ematen zuen baina gero ez. Barria oso haundia zen eta barrutik oso oso ondo zegoen. Literetan egiten genuen lo. Han oso gauza dibertigarriak egiten genituen: bizikletarekin menditik ibili, ahulkiaren jolasa etab. Oso oso ondo pasa nuen eta berriz joatea gustatzeko litzaidake. Oso ondo pasa nuen astea Barrian.

Maialen Avila Zubiaurre

INAUTERIAK


Martxoaren 4ean gure eskolan Inhauteriak ospatu genituen. Denok piratez mozorrotu ginen eta herriari bueltatxo bat eman ondoren herriko plazan zikloka dantza egin genuen altxorra erdian zegoela. Bukaeran 3.zikloak gailetak banatu zituzten, gailetak jan ondoren berriro eskolara bueltatu ginen. Arratsaledean eskolako frontoiean guraso guztien aurrean berriro ere dantza egin genuen. Bukaeran denok txokolate beroa edan genuen eta eskolan ibilitako ikasleekin jolasten ibili ginen.

kros txikia


Kaixo , gu Ane eta Raiane gara . Kros txikia urtarrilaren 29an izan zen , 1999- 2000 koek 1 km egin genituen . Oso ondo antolatua zegoen , bukaeran domina bat ematen zioten bakoitzari baitaere karamelo batzuk , ur botila bat ... edaria ere egarria kentzeko laranjazko zumoa eman ziguten. Ikastolatik ,Zarauztik ... ere etori ziren .Denak oso ondo pasa genuen eta oso nekatuta joan ginen etxera .


BARRIA

Orain dela hilabete batzuk Barriara joan ginen, 4 egun lo egitera. Oso ondo pasa genuen, mendira joan ginen, bizikletaz ...
Oso polita zen dena eta asko gustatu zitzaigun. Batzuk gaizki pasa zuten baina gero ondo bukatu zuten.
Diskoteka zegoen eta oso oso ondo pasatu genuen jajajaja.
Lekua asko gustatu zitzaidan eta berriro bueltatuko nintzeteke, pena asko eman zidan Barriatik joatea baina garrantzitsuena oso ondo pasa genuela izan zen.
AGUR.

Leyre Soto Gomez
.

BARRIA

Orioko F.T.

Ni Jon naiz eta Orioko taldeari buruz hitzegingo dizuet. Nik talde hortan jolasten dut futbolean, baita Ibon, Iker, Mikel E eta Mikel S ere. Guk ikastolakoekin jokatzen dugu laugarren mailan ere batzuk ibiltzen dira. Berez dbh-an federatzen dira taldeak. Baina guri aukera eman digute liga egiteko. Guk zelai txikian jolasten dugu zazpi jokalari eta atezainak. Martxoaren 20-an zelai osoan jokatu genuen Martuteneren aurka eta 1-0 irabazi genuen, gola Ibonek sartu zuen eta nik gol bat salbatu nuen. Oso ondo jokatu genuen eta uste baino gutxiago nekatu ginen.