2012/11/14

KAIXO LAGUNAK:
 
HEMENDIK AURRERA GURE BERRIAK
HELBIDE HONETAN AURKITUKO DITUZUE

2012/03/16

Abenduaren 24a


Abenduaren 24an nere ama eta nere aita eta nere ahizpa joan ginen nere amaren lagunaren etxera bazkaltzera. Gero Zarautzera joan ginen. Zarautzetik arratsaldeko bederatzietan etorri ginen Oriora. Abenduaren 25ean etxean geratu ginen gauzak jasotzen, ni balkoia garbitzen eta nere ama fregona pasatzen eta ni nere ohea egiten Olentzero pasatzeko. Abenduaren 31an nere lehengusuaren etxera joan ginen eta bazkaldu genuen. Gero familia guztia joan ginen Donostira eta kriston ondo pasa genuen.

2012/01/25


2011ko azaroaren 21astelehena

AITONAREN URTEBETETZEA

Atzo nire aitonaren urtebetetzea izan zen. Katxiñara joan ginen bazkaltzera. Kamareroa aitonaren laguna zen. Janiren aita ere ikusi nuen. Han oso ondo zerbitztzen zuten.Batez ere arraina oso goxoa eman zuten . Katxinatik Orio dena ikusten da

Bazkaltzen ari ginela komunera joan behar nuen eta poxpoloak ikusi eta hartu egin nituen, bi kaxa. Pentsatu nuen, Zerainen egindako kandela pizteko!

Bertan egindako ogia eman ziguten, oso goxoa zen. Nik lenguaua eskatu nuen.Oso goxoa. Hainbeste aldiz janda neukan ez zitzaidala oso berria iruditu baina oso- oso gogorra iruditu zitzaidan arren jateko ondo zegoen. Nire aitonari behintzat asko gustatu zitzaion lenguaua.Txuleta ere oso goxoa zegoen ondo erreta zegoelako. Parrilan erre zuten eta orduan, bai egon goxoa!Baina bukatu zenean ezin genuen besterik eskatu. Nahiko diru gastatu genuen bestela ere!

Bazkaltzen bukatu genuenean kotxea hartu eta Oriora joan ginen.